POEMA BAT KANTATU DIZUT: Herdoilarena (Bernardo Atxaga / Ruper Ordorika)

Herdoilarena, Etiopia 1978an kaleratu eta handik bi urtera, 1980an plazaratu zuen Ruper Ordorika pott bandako bidelagun zuenak, Hautsi da Anphora. Disko osoa Etiopia liburuko poemekin osatu zuen Ordorikak. Liburuari gertatu legez, diskoak ere kontrakarrean egin behar izan zuen bidea, rockak eta punkak zein erresistentziarako kantagintzak herritarren gehiengoaren arreta jasotzen zuten garaian. Letra zuzen, aldarrikatzaile, ebidenteak nagusi zirenean poema abstraktu, surrealistez ondutako disko batek publikoaren arreta bereganatzea gatxa bazen, are gatxagoa bihurtzen zuen jazz musikariekin osatutakoa izateak. Epe luzera emaitza ezin hobea eman dion apustu ausarta benetan, Ruper Ordorikarena.

Ruper Ordorika. Hautsi da anphora. Xoxoa 1980.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Euriari aurre egin kolorez eta festa giroz bete zen inauterietako larunbata

al. Ots 12 , 2018
Asteburu bustia bezain parte hartzaileak izan da pasatakoa. Mozorroz eta karetaz bete zen joan den larunbata Bilboko erdigunea. Giro ederra egon zen jai giroan egunean zehar. 12:30etatik 14:00etara aratusteetako protagonistak gure sintonian sintonian izan ziren zuzeneko saioan. Kale nagusiko gurea 12etan ireki zen. Saioa udaletxeko agintariekin abiatu genuen, Juan Mari […]

Honekin lotuak