POEMA BAT KANTATU DIZUT: “Eguzki berritan” (Mikel Lasa / Gari)

«Herenegun irakurri nion Oterori / zure poema Eganen agerturikako bat», dio Harri eta Herri-ko G poemak. Mikel Lasari eskainiak direnez, Gabriel Arestiren zabaltasun poetiko eta pertsonalaren adierazle dira noski bi lerro hauek, baina orobat erakusten dute, lankide gazteagoaren gorazarre egiteaz gainera, euskal idazleak, noizbait, erdal idazlearen aitzinean harro azaldu ahal izanda hartzen duen pozaren handia: iritsiak ginen bekatuak lilura sortzen zigula aitortzerainoko heldutasunera, gauza ginen, noizbait, gure arima haragirik lohienean galtzeko, gogoak gorputza deskubritua zigun, maitasunak bakardadea. Baudelaire-ren aurrekoak izatetik Baudelaire-ren ondorengoak izatera pasa ginen, hau da, literaturaren historia modernoaren barnean kokatu zen gure poesia, eta konplexurik gabe aldarrikatzen zituen gure poetak bere lagun hilezkorrak: Tzara, Aragon, Lautréamont, Kafka… (Koldo Izagirre). Eguzki berritan zaude. Gari. Elkar 1997.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Sarean Zehar #263: Sagarra eta ikatza

al. Aza 12 , 2018
Aste honetan, Apple-ek dezepzionatzen gaitu berriro, Facebook-ek akontu gutxi blokeatzen ditu, Errealitate Birtuala ez da hainbesterako, eta imprimatzaileen tinta kartutxoak birziklatzeko politika eztabaidan dago. Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena. https://sareanzehar.euskadigital.eus/media/sarean263.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak