BERBAZ:Ixiar gartzia sormena lorarazten

FUTURAMAKlogoaFunky Projects-en urte batzuk eman ondoren esperimentatzeko premia handi bat sortu zaio Ixiarri eta horri ekin dio azken hilabeteetan: Pink Gorillas izena du esperimentuak eta funtsean, pertsona bakoitzak duen sormenari eta izaera berezi horri bideak irekitzean datza, prozesu osoa gozatuz. Zer zara orain? Zer izan nahi eta ahal duzu benetan? Nola horrantza abiatu? “Hegaldiak” eratzen ditu Ixiarrek galdera horietan murgildu nahi duenarentzat.

Baikortasunez eta ilusioa piztuz begiratzen dio munduari Ixiarrek. Horren islada da, besteak beste Fururamak: guraso futuristen taldea. Zer-nolako espazioak eratu behar ditugu Bilbo baten guraso, haur,… izatea gehiago gozatzeko? Behin baino gehiagotan entzun beharreko saioa, hemen!

Erreferentziak:
http://pinkgorillas.blogspot.com
http://futuramak.blogspot.com

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLAS GIROAN: Joxe Miel Bidador gogoan

ol. Mar 12 , 2010
Lagun minak ziren Xamar eta zorigaitzez hil berria zaigun Joxe Miel Bidador. Hau da, ikertzaile bezala ez ezik, pertsona bezala ere ezin ederkiago ezagutzen zuen Xamarrek. Horretaz baliaturik, gaur goizeon egin diogun elkarrizketan Joxe Mielen hainbat alderdiri buruz jardun du gugaz: euskaltzaletasuna nondik sortu zitzaion, lehenbiziko urratsak ikerkuntza arloan, Nafarroako […]

Honekin lotuak