PIPERPOLIS: Betagarri, Irati Jimenez, Feministaldia.

Betagarri     Betagarri taldeak zortzigarren lana argitaratu berri du, Hamaika gara deiturikoa. Iñaki Ortiz de Villalba abeslaria izango da gurean, berarekin batera disko berriko kantuak ezagutuko ditugu.
Aurtengo urrian kaleratu da Irati Jimenezen “Bat, bi, Manchester” eleberria. Agustin Zubikarai nobela laburren sariketako irabazlea izan zen. Bat, bi, Manchester” eleberria, bi mutilen arteko maitasun istorioa ardatz du, Irati izango da gurean.
Datorren astean Donostian Feministaldia jaialdia izango da. Feministaldia kultura feminista jaialdia da, jolas ironikoa izanik, eraikitzailea ere badena. Leku ezberdinetatik eta modu ezberdinetatik esanahiak zabaldu, moduak kolokan jarri eta istorio berriak kontatzen dituzten emakume sortzaile eta ekintzaileak ikusgarri egin nahi ditu. Gurean izango dira.
Betiko atalak John Trollope hamabostean behin, gomendioak…… Saioa DESKARGATU!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IRRATIA.COM:69. saioa: Sexua eta Internet

ar. Abe 19 , 2006
    Saioa deskargatu HEMEN. 69 jarrera bat da, postura bat, zenbaki bat, amets bat, desio bat. Guk gure 69. saioa egin dugu, eta sexua izan dugu hizpide. Sexua ahotan. Gaztetxuloko Alberto Irazu elkarrizketatu eta poemak irakurri ditugu. Sexua pornografia blogetan, euskararen koñotazio sexualak entzun… entzun. Musika ere sex sexua eta […]

Honekin lotuak