Euskal eskola publikoaren alde, hezkuntza lege berriaren aurka kalera aterako dira Urriak 29an

Euskal eskola publikoaren alde, hezkuntza lege honi ez!  lelopean deitu dute manifestazioa. Gaur legebiltzarreko atarian hezkuntza lege proiektuari erabateko aurkako jarrera agertu dute. Hautatu duten leloak ongi laburbiltzen du plataformak Hezkuntza Lege proiektuarekin duen kezka. Uste du legeak pribatua bultzatzen duela eta ez duela konponduko hezkuntza sistema duala. Are gehiago pribatua betikotu egingo duela. Euskarari dagokionez ez du ikasle guztien hizkuntza gaitasuna bermatzen. Hizkuntza indartu nahi bada eskola publikoa indartu behar dela azpimarratu dute. Arantzak eman dizkigu xehetasun guztiak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: “Tetuan” filmaz Iratxe Fresnedarekin

ar. Urr 3 , 2023
Gijongo FICX zineman estrenatu zuen Iratxe Fresnedak “Tetuan” dokumentala, ondoren Zinebin izan zen eta azkenean Zinemaldian erakutsi ostean ostiralean zinema areto batzuetara iritsikoa da. “Tetuan” filma migrazioari eta memoriari buruzko hausnarketa egin du. Familiaren iragana berregiteko eta bilatzeko odisea zinematografikoa aitzakia hartuta, iragana eta oraina harilkatzen ditu zinegile bizkaitarrak. Tartetxoa […]

Honekin lotuak