11 ISPILU: Riders on the Storm (The Doors)

The Doors taldearen kantu entzutetsuenetakoa dugu Riders on the Storm, Ray Manzarek teklatu joleak sortutako baxu lerroaren gainean, basamortuan euripean gidatzen ari den kotxea irudikatzen duen kantu iradokitzailea dugu. Jim Morrisonen letrak, autostop-a egiten duen hiltzaile baten kasua du inspirazio iturri. 1971an argitaratu zen single hau, Morrisonen heriotza baino egun batzuk lehenago. Billboard Hot 100 zerrendan sartu zen egun beretsuan agertu zen Morrison hilik Parisen, 1971ko uztailaren 3an. 60 urteetako psikodeliako erreferentzia nagusietakoa bilakatu zen The Doors. Taldea 1973an desegin zen, baina bere itzala luzea izan da, 100 milioi diskotik gora salduta. Gaurko bertsiolariak Dezperadoz, Santana, Señor Coconut, Snoop Dog eta Annabel Lamb izan dira.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA 29: Glaukoma, Kate Tempest, Physis versus Nomos

al. Urt 29 , 2018
Gaur hip-hop musikarekin hasi eta soinu tribalagoetara joko dugu. Lehenbiziko gonbidatua Glaukoma talde tolosarra dugu, Kalima euren azken diskotik ateratako bi pieza biribil entzuteko parada izango dugu. Bide beretik Kate Tempest bere Let Them Eat Chaos izeneko disko kontzeptualetik beste bi abesti ekarriko ditugu. Physis versus Nomos izeneko proiektuarekin jarraituko […]

Honekin lotuak