Gaurko saioan antzerkiaz mintzatu gara, Lutxanako La keli eskolan sortu zen duela lau urte Plataforma Tirante kolektiboa. Taldeak diziplina ezberdinak lantzen ditu, ikusentzunezkoak, musika, antzerkia… Ostegunean ‘La 52’ deituriko antzezlan berria aurkeztu zuten Bilborock aretoan. Antzezlanak antzara mahai jokoan oinarrituta dago, lau pertsonaia taula gainean. Laurak kartzelako etxetxoan hasten dira. Mahai jokoa abiapuntu gizakien arteko harremanen inguruan berba egiteko. Aiora Sedano aktorea izan da gurean.
Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.