SOLASALDIA : Emakume baserritarrak aztergai

Munduko emakume langilearen eguna gainean daukagula, EHNEk azterketa bat egin du emakume baserritarren egoerari buruz, Iratxe Arriolak kontatu digunez. Horretan hainbat arazo izan ditu aztergai : lege aldetik (titulartasuna edo Gizarte Segurantza), nekazaritza politikak eta globalizazioak eragindako aldaketak edo zenbait galera (salmenta zuzenarena, hazien kontserbazioarena, senda belarrarena…). Iratxeren ustez aipatutakoak badu alternatibarik : nekazaritza eta kontsumo ereduz aldatuz gero emakumearen presentzia errekuperatu, ziurtatu eta baloratuko da berriro.

Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLASALDIA: sexualitatea eta urritasuna

ar. Mar 3 , 2009
Gai horiek jorratu ditu Igor Eruzkin Biko arloko sexologoak. Bi kontzeptuak pixka bat definitu ondoren, Igorrek urritasun mota desberdinak aipatu ditu. Gero, ohiko galderei erantzun die: sexualitatean urritasuna dutenak obsesionatuta al daude? Horien gurasoek nola bizi dute egoera hori? Gizarteak, nola hartzen du gaia? eta batez ere, heziketa izateko zer […]

Honekin lotuak