Argia astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Ohikoa denez, azaleko erreportajetik abiatu gara. Itzulera baten kronika dakar aste honetako azalak: adingabe zela etxetik alde egin zuen Marokoarraren bidaia, bederatzi urte igaro ondoren sorterrira itzultzeko egindakoa. Bidelagun izan da Argiako kazetaria, eta buelta gogor horren kontakizuna ekarri digu. Horrez gain, Fina Salegiri egindako elkarrizketa azpimarratu dugu: zinemako ekoizpenean aritutakoa, gaztetan artzain izan zena eta urte luzez tabernan lan egindakoa. Bukatzeko, Net-hurbileko gairi erreparatu diogu.
Deskargatu hemen.

