Eider Rodriguez “Bihotz handiegia” liburuaz aritu da Bira kulturgunean Goizalde Landabaso solaskide zuela, hotzari aurre egin eta literaturaz, idazteaz eta sorkuntzaz jardun zuten. Sei ipuin batu ditu liburuan, mugako istoriak ekarri ditu paperera; seirak Euskal Herrian kokatuta daude, Hendaia eta Donostia arteko espazioan.
Deskargatu hemen.