Euskal Herriko Mugimendu Feministak mobilizaziora deitu du, zaintza sistema publiko baten alde egiteko. Izan ere, bizitza duinen aldeko borroka dela adierazi du mugimenduak. Azaroaren 30eko greba asanbladetan eta kaleetan egingo dela adierazi du mugimendu feministak eta azaroak 30eko greba feminista orokorreko auzo eta herrietako deialdietara batzeko deia egin die herritarrei […]
greba feminista
Martxoaren 8ko greba feministarekin bat egingo du Bilbo Hiria irratiko lantaldeak, eta grebarekin loturiko ekimenen berri soilik emango du. Bestelako ekoizpen lanak alde batera utzi, eta grebari buruzko informazioa zabaltzera bideratuko du bere zeregina Bilbo hiria irratiko lantaldeak martxoaren 8an. Sare sozialen bitartez egingo du grebaren jarraipena Bilbon.
Gaurkoan Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri ekonomialariekin batera Amaia Lekunberri kazetaria izan da lanaren ekonomia saioan. Kointura atalean Espainiako kongresuak azken legealdian egindako aldaketen inguruan aritu dira. Egitura atalean Carolina del Olmok 2013an argitaratuta “¿Donde está mi tribu?: Maternidad y crianza en una sociedad individualista” liburua izan dute […]
Martxoaren 8rako mobilizazioak aurkeztu ditu Euskal Herriko Mugimendu Feministak Bilboko Areatzan egin duen agerraldian. Bizitza sostengatzeko ardura kolektiboa azpimarratu dute. Bizi ditugun injustiziak salatuz; soldatapeko lan feminizatu prekarioak, ordaindu gabeko etxeko lanetan ematen diren jardunaldia amaigabeak, etxeko langileen egoera, jubilatuak… bizitza batzuk beste batzuk baino gehiago balio dutela nabarmendu dute. […]
Iaz bezala, aurtengo Emakumeen Egunean ere grebara deitu du Euskal Herriko mugimendu feministak, Ikasleen, enpleguaren, kontsumoaren, zaintzaren eta pentsioen arloak izango dira nagusi; antolatzaileek, ordea, jakinarazi dute «zaintzaren gatazkari» zentralitatea emango diotela: bizitzak erdigunean jarriko dituzte. Euskal Herriko txoko guztietan prestaketa lanak egiten dabiltza, asanblada irekiak Martxoaren 8ko protesta antolatzeko. […]
ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE, Hiru, CGT eta CNT sindikatuek 24 orduko grebara deitu dituzte, martxoaren 8an, Euskal Herriko emakume guztiak. Deialdia Euskal Herriko Mugimendu Feministak egin du. Bilbon, Eusko Jaurlaritzan, eta Nafarroako Gobernuko Lan Sailaren aurrean, greba deialdia erregistratu dute. Bertan azaldu dutenez, hau ez da ohiko greba bat, […]
Hiru hilabete baino gutxiago geratzen dira martxoaren 8rako. Martxoaren 8rako greba deitu du mugimendu feministak. Eta egun hori aurkezteko, agerraldia egin du Mugimendu Feministak Gasteizen. Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitu du greba, eta, dei egin du hiri eta herrietan deituko diren mobilizazioetan parte hartzera. Bost ardatzetan antolatuko da aurtengo greba: […]
Pankartaz, amantalez, pintaketaz eta kolore morez josi zituzten emakumeek kaleak. Jai giroa nagusi, baina aldarrikapena ere. Goizeko deialdietatik Bilbo jendez lepo egon zen. Egun osoan zehar beltza eta morea izan ziren nagusi eta oihu bat besteen gainetik “Gora Borroka feminista”. Emakumeen aniztasuna aldarrikatu zuten, eta hori islatu zen Bilboko kaleetan, […]
Ostegunetan Argia Astekariaren errepasoa egiten dugu Lander Arbelaitz kazetariarekin. Euskal Herriko mugimendu feministak antolatutakoa greba feminista izan dute hizpide aste honetako azalena. Igandean Italiako hauteskundeak izango dira, Italian ospatzear diren hauteskunde orokorren atarian, zenbait mugimendu sozialen erraietatik fenomeno politiko berria sortu da, Potere Al Popolo. Krisiak eta prekarietateak gogor kolpaturiko […]
Euskal Herriko mugimendu feministak martxoaren 8an egingo den emakumeen greba izan dugu hizpide. Iraia Biteri eta Susana Gardeazal lankideak Amaia Zufia Bilgune feministako kidearekin berba egin dute, Euskal Herriko mugimendu feministak lan, ikasketa, zaintza eta kontsumo esparruetan banatu du greba, emakumeei lanuzteak egiteko eta mobilizazio nagusietan parte hartzeko dei eginez. […]