Bilboko Udalak segurtasunaren aldeko ituna sinatzea adostu du

Goizean Bilboko segurtasuna ituna sinatu dute Bilboko Udaletxean.  Bilboko Udaleko alderdi guztiek Haren bidez, Udaltzaingoa indartzea adostuko dute, besteak beste. Juan Mari Aburto alkateak bultzatutako egitasmoa da, baina, hainbat moldaketa egin ostean, gainerako alderdiek ere babestu dute. 35 neurri ezarri dira, 2018-2023 Plan Estrategikoaren barruan. Hasierako testuan alderdi politiko guztiek egindako ekarpenei esker lortu dira itunaren testua eta neurriak.Arabiar aretoan eginiko ekitaldian alderdi guztietako ordezkariak hartu dute hitza. Alkatea pozik agertu da eta historikotzat jo du gaurko ituna. Gaur sinatu den dokumentuan prebentziozko segurtasun politika bat lehenestea beharrezkoa dela uste da, hezkuntza, trebakuntza eta ahalduntze sozialerako programetan oinarrituta, bazterketa sozial zein ekonomikoko egoerei aurre egiten diena, eta delituzko ekintzetara eraman dezaketen beharrizanezko egoerak antzematen dituena eta irtenbidea aurkitzen diena.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PLAZERA ZEURE ESKUETAN: Desira erotikoa baxuaz, nola sentitzen dugu desira erotikoa?

al. Mar 5 , 2018
Gaurko saioan Amaia Urrejola sexologoa batu zaigu. Gaurkoa desira erotikoaz aritu gara, Terapian ohikoa izaten dira desira erotiko inguruko arazoekin.Desira mota asko daude, desira erotikoa oinarrizko desira erotiko bat da. Desira erotikoa kantitatearen ikuspegitik bakarrik ikusten badugu, desira erotikoa oso ideia konkretu batera murrizten dugu. Ezberdintasunak daude gizonezkoen eta emakumezkoen […]

Honekin lotuak