Sabin Arana, edo Arana Arana ta Goiri’taŕ Sabin Polikarpo, Abandoko elizatean —gaur egun Bilbo— sortu zen 1865eko urtarrilaren 26an, eta Sukarrietan hil zen, 1903ko azaroaren 25ean. Eusko Alderdi Jeltzalearen sortzaile, 1893an Begoñako Larrazabal baserrian antolatutako afari-bilkura batean Aranak emandako berbaldia euskal abertzaletasun modernoaren abiapuntutzat hartu da. Berak sortu zuen ikurriña, […]

Anabasan politika izan da gaia, horretarako Eusko legebiltzarreko bi politikariak jarri dituzte aurrez aurrea Jon Castañedak eta Amaia Arostegik. Maitane Ipiñazar EAJ alderdiko legebiltzarkidea eta Eraitz Saez de Egilaz EH Bilduko legebiltzarkidea. Ibilbide politikoa aztertzeaz gain, legebiltzarrean egiten dizutenak kontatu dizkigute izan ere parlamentuko gazteenak dira. https://bilbohiria.com/docs2/2023/anabasa/220104_Anabasa7_AudioaOna.mp3 Deskargatu  hemen.

Deseskaladako fase bakoitza bizitza apur bat gehiago itzultzen ari da gure auzoetara, hirira, baina oraindik bide luzea egin beharko da. Gure bizitzak eta ohiturak erabat aldatu dira, itxialdiak eragin zuzena izan du bizimoduan. Pasatakoa gogorra izan da, baina datorrena ere ez da xamurra izango. Gaurkoan Juan Mari Aburto Bilboko Alkatea […]

Uriolarekin elkarlanean gaur abiatu  dugu hautagaiekiko elkarrizketa sorta. Ordezkaritza duten alderdietako hautagaiak izango ditugu gurean, eta datozen lau urteko  Bilborentzat dituzten proposamenak aztertuko ditugu. Lehenengo hitzordua EAJ alderdiarekin egin dugu eta bertako Juan Mari Aburto Bilboko alkatea berriz aukeratua izateko helburuarekin dabil buru-belarri lanean egun hauetan. Lau ataletan banatu dugu […]

Hainbat eragile sozial Sabin etxe aurreak kontzentrazioa egin dute EAJtak Alderdi Popularrarekin adostu dituen aurrekontuak salatzeko. Lurrean zerraldo odolez tindatuta agertu dira, ekintzarekin aurrekontuak dakartzatena irudikatu nahi izan dute, Gerrarako diru gehiago, txikizioa eta murrizketak ekarriko dituela salatu dute, guzti horren erantzule EAJ alderdia egin dute. Luis Garcia AHT elkarlana […]

Goizean Bilboko segurtasuna ituna sinatu dute Bilboko Udaletxean.  Bilboko Udaleko alderdi guztiek Haren bidez, Udaltzaingoa indartzea adostuko dute, besteak beste. Juan Mari Aburto alkateak bultzatutako egitasmoa da, baina, hainbat moldaketa egin ostean, gainerako alderdiek ere babestu dute. 35 neurri ezarri dira, 2018-2023 Plan Estrategikoaren barruan. Hasierako testuan alderdi politiko guztiek […]

Kataluniako galdeketari babesa azaltzeko saioa egin du ANCk Bilbon, Joseba Egibar, Maddalen Iriarte, Zelai Nikolas, Jordi Sanchez, Joan Tarda eta Jordi Turullekin. Katalunian urriaren 1ean egitekoak diren erreferendumari babesa azaltzea izan da  saioaren asmoa, eta sei hizlariek aho batez baieztatu dute galdeketa egingo dela. Jordi Turull Generalitateko bozeramailea, Joan Tarda […]

Konfiantza mozioaz harago, zenbait gairen inguruko politikak adostea proposatu dio EH Bilduk Urtarani. Gasteizko alkateak koalizioaren “jarrera aldaketa” eta “hitz egiteko eta adostasunerako borondatea” balioetsi ditu, baina erantsi hori “bateragarria” dela astelehenean konfiantza mozioa bozkatzearekin.Gorka Urtaran Gasteizko alkateak ezohiko bidea erabiliko du 2017ko aurrekontuak onartzeko: udalbatzaren konfiantza eskatuko du. Gasteizko […]

EAJk, EH Bilduk,Geroa Bai,  Nafarroako Ahal Dugu-k, ESK-k, Eilasek eta Etxaldek agerraldia egin dute Bilbon, Luhusoko polizia operazioaren inguruko balorazio bateratua egiteko. Ainhoa Etxaidek irakurri du hiru puntutako dokumentua euskaraz eta Txiki Muñozek erdaraz, aldamenean sinatzaile guztiak zeudela. Sinatzaileek positibotzat jo dute atxilotuak askatu izana eta Ipar Euskal Herriko gizartearen […]