Jorge Riechmann-en aipu batetik abiatu da gaur Josu, esanez sarritan pentsamendu erreakzionarioaren argitasunari erreparatu behar zaiola noizean behin, interesgarria delako. AEBetako eskuindar kazetari eta iritzi-emale ezaguna den Ross Douthat ekarri du hizpidera, bere The Decadent Society: How We Became the Victims of Our Own Success liburuan munduak pairatzen dituen hainbat arazo jartzen ditu mahai gainean. Ekonomia eta teknologia arloetan gainbera ikusten du, jaiotze-tasaren gainbehera eta mundu osora zabaltzen ari den lehen munduaren zahartzea. Politika arloa ere gainbeheran ikusten du Douthat-ek. Haren arabera sistema politikoak aje asko ditu, kultura errepikapenean harrapatuta dago… Arazo ekologikoei apenas erreparatzen die, klima aldaketaren inguruan, gainbehera horretan kokatzen du, aparteko garrantziarik eman gabe, munduaren populazioa gutxitzera eramango duen dekadentzia oso baten paradigman beste aldagai bat, besterik gabe. Ekologismoaren ikuspegitik interesgarria da hori aztertzea, gizartea erabat kolapsatuta dagoela, gainbehera ekologikoak ez bailuke aparteko pisurik izango. Gertatuko dena ikuspegi ekologistatik desazkunde (traumatiko) bat baino ez da, finean, deskribatzen, balorazioak ezkerreko ikuspegiaren erabat ezberdinak badira ere.
Deskargatu hemen.