MUSIBLA: Rafa Rueda, A. Savage, King Krule, Jon Murry, Ainara Legardon

Gaurko saioari hasiera emateko Rafa Ruedaren Hiri Kristalezkoa azken diskoa ekarri dugu berriz ere Little Cowboy edo Jon bezalako harribitxiak entzuteko. Diskoaren aurkezpen biran buru belarri dabilen honetan eta diskoen bizitza gero eta laburragoa den garaiotan, ondo dago lan bikain hau ez ahaztea. Hurrengoa zerrendan A. Savage , hots, Andrew Savage, Parquet Courts post-punk taldeko buru den musikari honek Thawing Dawn ekarri digu country alderdia erakusteko amodiari buruzko disko gomendagarri honekin. Aurrera gure bidean King Krule. Ezizen honen azpian Archy Marshall dago, Londreseko oihan musikaletik datorren autore interesgarria, The Ooz izena du bere azken diskoak eta bertan estilo eta sonoritate ugari biltzeko abilezia eta pertsonalitatea erakusten du. Azken aste hauetan There is an ocean that divides diskoa errepasatzen ari gara, Scott Mattew da egilea eta kantu soil eta ederrez betetako diskoa da. Jon Murry datorkigu hurrengoa, The graceless age diskoan bildu zituen bi kantu zoragarriekin Little coloured ballons epikoa eta Southern sky biribilarekin. Bukatzeko Ainara Legardonek Every minute” kantu trinko eta gihartsua utziko digu. Ondo izan.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: 80ko hamarkadako Bizkaiko punk taldeen bilduma

az. Api 25 , 2018
1980ko hamarkadan maketak soilik grabatu zituzten Bizkaiko taldeen inguruko liburua argitaratu Andoni Fernandezek “Mierda de Bizkaia y sus grupos maqueteros de punk 1977-1989”. Liburuaren hazia Deustuko Gazte lokaleko Txori Dendan hasi zen. Andoni Fernandez izan dugu gurean, betidanik maite izan du punk batez ere 80 hamarkadako punk. Saioan Oier Guillanen […]

Honekin lotuak