Gure lehen proposamena Nashvilletik dator. Caitlin Rose-k amerikanarekin zerikusia dauzkaten konposizioak aurkezten dizkigu bere azken diskoan: Cazimi. Hasiera ederra ordu beteko gure saio honentzat. Musibla honetan, azken bolada honetan Desgaraian taldea hainbatetan agertu da. Gauden Aldian disko ederrarekin datoz eta ezin eutsi bertako abestiak gurean leku zabal bat emateari. Disfrutatzeko diskoa. Ines Osinagak Gose taldean bidaia luzea egin zuen, orain beste bidaia baten testigantzarekin datorkigu. Kubara joan eta bertako emakume musikariekin partekatu ditu soinuak eta denen artean handiago egin dituzte. Horren lekuko da #itsasoadabidebakarra disko biribila. Ondoren “mi canción nace muerta” aldarrikatzen duen musikari oso interesgarri batekin goaz: Raúl Bernal. Bere azken diskoan, Fig. 1, abesti gutxi baina izugarri intentsoak. Istorio barnerakoiak eta Bernalen ahots xuxurlaria. Zoragarria. Hurrengo bidegurutzean, Marurira doan bidea hartuko dugu Sua taldearekin bat egiteko. Euren Gorde Genituen Beldurrak disko gihartsu bat da baina ñabarduraz betea, post-punk, rocka… Musika garaikidearen leku asko bisitatzen dituzte disko honetan, eta denetan asmatzen dute. Beraiengana hurbiltzen bazarete ez zaizue damutuko. Eta bukatzeko, The Go! Team. Euren soinu 80tarren sintetizadorezale dantzagarriekin.
Deskargatu hemen.