MUSIBLA #203: Sara Zozaya, Rozi Plan, Xabier Zeberio, Abaunz, Lepora, Bambara, Sault

Gaurko saioa irekitzeko Donostiatik datorren abesti egile gazte bat dakarkizuet, Sara Zozaya. Bere azken diskoa aurkezten ari da, Nara izena duen disko biribila. Gaztea izan arren ibilbide sendoa duen musikaria da Sara, hainbat proiektutan zaildua. Hurrengo minutuetan, Rozi Plan musikariaren azken diskoa izango dugu entzungai. Prize izeneko grabazioan giro naif eta lasaiek gozo hartuko zaituzte. Ingalaterrako egile honen musikaren ostean, Xabier Zeberioren musika hartuko dugu gure txokoan. Bakarkako azken diskoan, zelai lanbrotsu baten aurrean kokatzen da entzulea, enigma baten erantzuna aurkitu beharko balu bezala. Paisaiak ageri dira bere musikan, zeru mugagabeak. Musika plastikoa bildu du Pause izeneko azken disko honetan. Abaunz dugu hurrengo gonbidatua. Xabier Bastida azkoitiar honek musika esperimentala jorratzen du. Herdoila sumatzen da bere elektronikan, pisu berezi bat ahotsean, ezinegon berezi bat sortzen zaigu Beire izeneko disko honekin. Ezinegon erakargarria, gero eta barrurantzagora garamatzana. Gasteizko talde baten txanda da hurrengoa. Lepora taldeak disko homonimoa kaleratu du orain gutxi, eta diskoak txundituta utzi zigun, zalantzarik gabe. Disko serio eta ondo egina, zinez ondo. Gaur beste behin gozatuko dugu euren musika. Hurrena, Bambara. Garai batean dezentetan jarri genuen diskoa da Stray. Bertan bildu dituzten soinu astunek lasaitasunerako bidea irekitzen dute. Ahots lanbrotsua eta baxu obsesiboak. Disko ederra. Eta bukatzeko, saio honetan bisita ugari egin duen kolektiboa dakarkizuegu: Sault. Bere diskoetan 70 hamarkadako musika diskoaren oihartzunak topa daitezke, ahots beltzak, soul… finean amalgama interesgarri eta positiboa. Gaur Untitled (Rise) diskotik ateratako abesti bat.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BESTIAK: Genero-ariketak eta Adrienne Richen poesia literatur gomendioak

ol. Aza 3 , 2023
Bestiak gara. Karmela espazio okupatuko liburutegi politiko eta autogestionatuan gaude. Herri borroken begiradatik antolatzen dugu bilduma, eta bi astean behin gomendioak ekarriko dizkizuegu. Gaurkoan bi libururekin gatoz: Edo argitaletxeko  Genero-ariketak  eta Susa argitaletxeko Munduko Poesia Kaieretako Adrienne Richen poesia liburua. Edo 2012tik 2017ra arte iraun zuen argitaletxe autogestionatua eta euskalduna […]

Honekin lotuak