‘Mugak Zabalduz’ karabana Euskal Herrian ibiliko da larunbatetik astelehenera bitartean. Hendaian hasiko da karabana, eta larunbatean bukatuko da Bilbon. Migratzaile eta errefuxiatuek izaten dituzten mugak identifikatu eta salatuko dituzte geldialdiak egingo dituen leku bakoitzean. Itziar Fernandez Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako kidearekin berba egin dugu. Hendaiako CIE-an abiatu eta Santurtziko porturaino hainbat puntu salatuko dituzte.
Amaia Ordiales geologoak gidaturik, gaurkoan alegiazko ibilbide eder bat egingo dugu Bilboko kaleetan barrena, gure hiriaren lurrazalean eta lur barruan dauden altxor ezkutuak ezagutzeko asmoz. Geologia jardunaldiaren barnean, urtean-urtean denetariko ibilbide eta ekitaldiak antolatzen dituzte geologoek, beren zientziaren emaitzak gizarteratze aldera. (Argazkia: MineralesDB). https://bilbohiria.com/docs2/2018/zientzialari/180208_z74_bilboko_ibilbide_geologikoa_amaia_ordiales.mp3 Deskargatu hemen.