Homeless Film Festival-eko laugarren edizioa bertan da eta Bizkaia aretoan aurkeztu dituzte aurtengo jardunaldiaren nondik norakoak. Azaroaren 13 eta 14an Bilbon ospatuko da festibala, eta estreinakoz, Donostiara ere iritsiko dira azaroaren 15ean Victoria Eugenia Antzokian. Manchesterren sorburu duen zinemaldia, 2011.urtean sortu zen, eta etxegabeen egoeraren inguruko sentsibilizazioa bilatzen zuen. Bizitegi elkartearen eskutik iritsi zen hona Nazioarte mailan erreferente den Zinemaldi hau.
Deskargatu hemen.