Gaurko saioan Mikel Oribe sexologoarekin sexualitatea eta familiaren inguruan mintzatu da. Hezkuntza formalean sexualitatea garrantzitsua bada familia eta gurasoekin ere landu behar da. Ikastetxetik ateratzen direnean ume eta gazteak era familian landu beharko dute gaia. Guraso askok sexualitateaz hitz egitea antisorgailuez hitz egitea dela uste dute. Beraz, sexu praktikek izan ditzaketen arriskuez besterik ez dute hitz egiten. Eta konturatu gabe, seme-alabak koitora begira jartzen dituzte. Gurasoen bizipenak, zer duten gogoko, zer baztertzen duten, zertaz lotsatzen diren, nola gozatzen duten… Aberatsa litzateke beraien esperientziaz zuzenean seme-alabekin hitz egitea.
Deskargatu hemen.