SOINUGELA: Nic Jones, folk musika berritu zuen musikaria

Nic JonesThe Who taldearen musikarekin ekin dio Pedro Elias Igartuak aste honetako Soinugela irratsaioari. Zenbait kanta entzun ditugu talde honek Endless Wire (Bukaerarik gabeko burdinaria) izenpean berrikitan atera duen diskotik. Rocketik reggaera pasatu gara, Ingalaterratik Karibeko uharteko musika egiten duen Jazz Jamaica taldearen Motorcity Roots (Motor Hiriko –Detroiteko– sustraiak) diskoaz gozatzera. Euskal musikaren barnean bi nobedaderen aurkezpena izan dugu: Betagarriren Hamaika gara eta Ruper Ordorikaren Memoriaren mapan. Leonard Cohen handiaren musika ere izan dugu Soinugelan, I´m your man deritzan filmaziorako zenbait musikarik haren errepertoriotik eginiko bertsioak entzunez. Geroztik, hil berria den Robert Lockwood gogoratu dugu, 1915ean jaiotako bluesman ikaragarri handia. Saioaren azken berrogei minutuak Britainia Handiko folk eszena eraberritu zuen Nic Jones gitarrajole apartaren ibilbide musikala jorratzeko erabili ditu Pedro Elias Igartuak. Saioa deskargatu nahi baduzu, klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOLASALDIA: Petti, Txuma Murugarren eta Rafa Rueda musikaz, oro har

ol. Abe 1 , 2006
 Hauxe izenpean hiru musikariok elkarrekin grabatu duten diskoaren aurkezpena Bilboko Kafe Antzokian izan zutela eta, hirurak gure estudioetara ekarri eta era guztiz lasaian ordu erdiz beraiekin solasten aritzeko probetxatu genuen. Ohiko moldeetatik ihesi, solasaldi informala nahi genuen eta halakoxea suertatu zen. Egia esan, gai bakarra proposatu genien abiapuntu bezala (Musika […]

Honekin lotuak