POTTO: Bizkaiko txapelketaren Udaberriko faseko azkena Abadiñoko saioa

Gaurkoan ere, POTTO saioan, Bizkaiko txapelketaren Udabarriko kanporaketa-faseari heldu diogu; azkenari. Izan ere, Abadiñoko Matienan jokatutako saioa akabukoa izan zen, eta, horrenbestez, oraingoz agur esan eta udazkenean bueltatuko da Bizkaiko Txapelketa. Abadiñoko saioan izan ziren ariketa aukeratu batzuk ekarri ditugu uhinetara, Udazkeneko kanporaketetan parte hartuko duten bertsolarien izen-abizenak gogorarazi eta aurreko astean Gipuzkoan izan ziren saio batzuetako ariketak izan ditugu entzungai, tartean, Lazkao Txiki eta Iker Zubeldia ispiluari kantuan.

Biba bertsoa!

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Josu Bergararekin "Asunak" lan berriaz solasean

az. Mai 30 , 2018
Gaurkoan Josu Bergara batu zaigu saiora, argitaratu berri duen lana aurkeztu eta zuzenean kantu bat eskaini digu. Abeslari bizkaitarrak Akorde txikiak bandaren laguntzaz bosgarren diskoa argitaratu du. Lan honek Asunak. Bide-bazterreko melodia sendagarriak izenburua du eta, momentuz, aurrerapen gisa, Astelehen arrunta abestia plazaratu dute. Argi geratu zaigu kantu txikiek badutela […]

Honekin lotuak