Tomiris. Mendeku zilegi baten istorioa izeneko antzezlana entrenatu berri du ATX teatroak. Indarkeria matxista hartu dute ardatz antzezlanerako. “Zilegizko mendekuari” buruzko obra da, formatu txikikoa; indarkeria matxistan ardaztuta, errealitatea eta fikzioa uztartzen ditu. Iñaki Ziarrustak sorturiko antzerki taldearen lanaren emaitza da, bera aktore bakarra duen obra. Gordin bezain sentsuala, erreala bezain fantastikoa, zorrotza bezain zolia. Antzezlanaren gaia “mendekua” da, “hau da, gizon batek bere mendekua burutzen du, baina antzezlanean nabigatzen eten barik dagoen motibazioa mendeku horretarako indarkeria matxista da. Beraz gai nagusia mendekua bada ere, antzezlanean indarkeria matxista etengabe aipatzen da ” azaldu digu Iñaki Ziarrustak.
Argazkia: Ainhoa Resano
Deskargatu hemen.