PIPERPOLIS: Txapel Reggae 2019 jaialdiak hizkuntza eta kultura aniztasuna aldarrikatuko du

Gaurko saioan Txapel Reggae jaialdiaren programazioa ezagutu dugu Gurturen eskutik. Armintzako reggae jaialdia  uztailaren 13an ospatuko da. Edizio berri honen kartela hizkuntza eta kultura anitzez beterik egongo da. Fantan Mojah & Jahvolution jamaikarra izango da artista nagusia. Un Rojo Reggae Band Kosta Rikako bandak lehen bira egingo du Europatik. Horiez gain, besteak beste, High Paw & Elephants Yard galiziar abeslariak eta Deskarats kataluniarrek joko dute, bai eta, Euskal Herritik Suaia eta Ama Rebel bandak. Bost artista egongo dira guztira Biobizz Portua Stage eszenatokian, eta, horiez gain, Dub Stage eszenatokiko eguneko programazioa osatuko da Sound System, rap eta bestelako jardueretako 4 proposamenekin, guztia doan.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

MUSIBLA #70: Anari, Fontaines D.C., Serge, Moxal, Sun Kil Moon, Jamie Isaac

az. Uzt 3 , 2019
2026an kaleratu zuen Anarik Zure Aurrekari Penalak diskoa, eta geroztik bere figura indartu da musika panoraman. Disko honetan Anari heldu eta betea agertzen zaigu eta horren frogagarri bi abesti ekarri ditugu saiora. Aurreko batea ere Dublingo Fontaines D.C. taldea entzuteko parada izan genuen. Drogel diskoa asko gustatu zaigu, “Big” abestitik […]

Honekin lotuak