BASKISTAN: Mariachi Los Camperos de Nati Cano

Nati Cano    Natividad “Nati” Cano mariachi musika jotzen hazi zen. Bere aita eta osaba musikariak ziren Guadalajaran eta zortzi urte zituenerako bazebilen beraiekin profesionalki. 1959an, hainbat taldetan ibili ondoren, Los Angelesera joan zen. 1961ean Million Dollar antzokiko mariachiaren zuzendari izendatu zuten eta izena aldatu zion: Mariachi Los Camperos. Areto honetatik estilo bat landu du, mariachia ez delarik jadanik kantari baten laguntzaile soila, baizik eta protagonista osoa. 1969an, La Fonda de Los Camperos, Estatu Batuetako lehen mariachi jatetxe-antzokia ireki zuten. Taldea genero honetako erreferentzia nagusietako bat da, bai Mexikon bai Estatu Batuetan egindako birak direla eta: Tucson International Mariachi Festival, Fresnoko Viva el Mariachi Festival eta Guadalajarako nazioarteko mariachi jaialdia Degollado Teatroan.
Bigarren orduerdian:
Kronos Quartet taldearen ‘Nuevo’ diska mexikar musikara hurbiltzen da begirada berritzaile bezain errotuarekin. Amadou eta Mariam-en ‘Dimanche à Bamako’ diskari helduko diogu ondoren. Funkya berez, reggae, jazz, blues eta rock ikuituz beteriko doinu hipnotikoekin, jadanik klasiko bihurtu den diska. Amaitzeko Suediara joko dugu, Väsen taldearen tradizioaren irakurketa lotsagabearekin eta Garmarna-ren erdiaroko kantuen bertsio ilunekin.

Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Sagarroi, Miran Agur Meabe, BAD jaialdia...

al. Aza 27 , 2006
     Hilabete honetan argia ikusi du Sagarroiren laugarren lan luzeak: “Baleike”. Kataluiniako Kasba Music etxeak emanen du argitara. Iñigo Muguruzak gidatutako taldearen soinuak orain arteko ezaugarriak gordeko ditu: cumbia-ska, reggae-rumba, ska, rock… non letrek, beti bezala, garrantzi handia izango duten.Gainera, disko honetarako, Iñigo Muguruza, Asier Ituarte, Carlos Zubikoa eta […]

Honekin lotuak