KINGSTON HIRIA: The Wailers (1): “Catch A Fire” diskoko Jamaikar sesioak

30 urte beteko dira aurten Bob Marley hil zanetik eta hiruzpalau saio emango ditugu Bob Marley & The Wailers-ekin.

Gaurkoan 1973ko “Catch A Fire” diskoa entzun dogu, baina ez argitaratu zen bertsioa. Zinta originalak entzun ditugu, The Wailers-ek 1972an Jamaikan grabatu zituztenak. Argitaratu baino lehen Londresen birnahastu eta arreglo berriak sartu zituzten musikari arrotzek, diskoak soinu “rokero” edo “popero”-agoa eduki zezan. Gehigarri eta guzti disko ederra da baina KINGSTON HIRIAn nahiago dugu “adulteratu” gabeko bertsioa, gaur entzungai izan doguna.

Entzun ditugu ere “Stir It Up” eta “Concrete Jungle” kanten lehenengo bertsioak, 1967 eta 1970ekoak eta baita Monty Alexander-ek 2005ean egin zuen  “No More Trouble” kantaren bertsioa.

DESKARGATU!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL: antzerkia eta dantza gurean

az. Urt 19 , 2011
Izan direnak eta izango direnak komentatu ditu Agus Perez antzerki kritikariak. Hasteko “Rikardo 3.a” eta Karrikaren “Hau ez da Kalkuta” izan ditu hizpide. Gero, datorren asteburuan izango direnak: “Euria esan eta euria erortzea”, “Miguel Hernandez” eta “Naps Nups” (umeentzako dantza). Hilaren amaieran izango diren beste hiru lan aztertu ditu Agusek: […]

Honekin lotuak