Chichinabo Cabaret, Pabiloi 6ko laborategian sortutako musikala, Euskalduna jauregian ikusteko aukera izango da Aste Nagusian zehar eta ondoren. Felipe Lozak idatzi eta zuzendu du. Cabaret Chihuahuaren sortzaileak oraingoan, Sestaoko gazte baten istorioa taularatuko du. Antzezlanean parte hartzen duten Ugaitz Alegria eta Iñaki Maruri izan dira guren. 10 aktoreak Cabaret Chihuahuan lanean egondakoak dira: Ugaitz Alegria, Irene Bau, Jon Casamayor, Izaskun Fernandez, Quique Gago, Olatz Ganboa, Karmele Larrinaga, Iñaki Maruri, Itxaso Quintana eta Mitxel Santamarina. Ikuskizunak utopiaren faltsutzea, ordezko errealitateak dakarren asetasun eza eta bete gabeko promesen sentimendu mikatza taularatzen ditu. “Ironia samurra oinarri hartuta, antzezlanak gaur egungo gazteek lan munduan sartzeko edukitzen dituzten arazoak islatzen ditu”.
Deskargatu hemen.