Bizilabek euskarazko ihes gela jarrai du martxan

Irailaren 22tik aurrera ateak zabalduko ditu Rescue Bizilabe ihes-gelak. Zientzia-misioan oinarritutako eta Bilboko ingurenenarekin lotutako euskarazko ihes-gela da. Urtean zehar Bizilabek eskainitako tailer-eskaintza osatu eta aberasteko antolatua da. Jarraibide, pista eta iradokizunak jarraituz, eta, talde-lana, logika eta inguruko materialak erabiliz, aurkeztutako arazoari irtenbidea eman eta gelatik irten egin behar da. Aitziber Lasak Bizilabek ikasturte honetan antolatutako ikastaroen berri eman digu. Bizilabe ihes gela 7 urtetik aurrerako neska-mutilentzat egokia da; taldean, bai familian bai lagunekin, egiteko prestatuta dago. 50 minutuko saioak dira, eta bi saio egingo dira larunbatero. Azaroaren 17a bitartean izango ditu ateak zabalik.

Informazio gehiago 688.829.056

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Margolaria dokumentala aurkeztu digu Oier Aranzabalek

ar. Ira 18 , 2018
“Margolaria” dokumentala aurkeztu digu Oier Aranzabalek. Mikel Urdangarin bakarlariaren atzetik ibili da Oier Aranzabal, bi urtez jarraitu du sortzailea, dokumentalean sortzearen inguruan dabiltza. Mikel Urdangarinek eramango gaitu hara eta hona baina ez da Mikel Urdangarinen dokumentala. Mikel Urdangarin musikariak eta Alain Urrutia margolariak goiz batean Skype bidez elkarrekin izandako elkarrizketa […]

Honekin lotuak