Pentsio publikoen sistema aztertu dugu Jon Bernat Zubiri ekonomialariarekin

Gaurkoan pentsiodunak beste behin kalera atera dira, duela zortzi hilabete abiatutako protestak jarraipena izan dute Nagusien Nazioarteko egun honetan. Aldarrikapen argiak dituzte , Europar Gutun Sozialaren aholkuei jarraituz, gutxienez 1080 euroko pentsioa genero bereizkeriarik gabe;  KPIa errealaren araberako igoera, legez bermatu.  Pentsio duina eragozten duten Lan eta Pentsio erreformen indargabetzea. 1.200 euroko gutxiengo soldata. Jasangarritasun Faktorea baliogabetu.  Genero arrakalarik ez. Hego Euskal Herriko emakumeek, batez bete %41 gutxiago kobratzen dute, gizonek baino.  Aurretiko erretiroari, zigorrik ez.  Ez dute ontzat ematen pentsio publikoak, pentsio pribatuen edo EPSVekin ordezkatzeko saiakera. Aldarrikapen hauek eta pentsio publikoen sistema aztertu dugu Jon Bernat Zubiri Rey ekonomialariarekin.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

“Zine ikusezina”, film sozialei buruzko jaialdiak aurten 10 urte beteko ditu

ar. Urr 2 , 2018
“Zine ikusezina”, film sozialei buruzko jaialdiak aurten 10 urte beteko ditu, Urriaren 18-25 ospatuko da, Azkuna Zentroko Golem zinemetan izango du egoitza nagusia. Guztira 879 film jaso ddituzte, horietatik %34a emakumeek zuzendutakoak dira.Gainera 24 film euskeraz egin dira.Munduko 71 herrialde desberdinetatik heldu dira. Gaurkoan laburmetraiak eskainiko dituzte FNCen, guzti honen […]

Honekin lotuak