Ekainaren 20a Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna da, eta testuinguru horretan aurkeztu dute Euskal Herrian errefuxiatuta dauden palestinarren egoerari buruz egindako diagnostikoa. Gernika Palestina elkarteak azaldu dutenez, azterketa ardura eta kezkatik sortu da. Nabarmendu dute ez dela haien eskumena errealitate hori dokumentatzea, ezta erakunde publikoen egitekoa ordezkatzea ere, baina beharrezkotzat jo dute Euskal Herrian bizi diren palestinar errefuxiatuen egoera ezagutaraztea, haien bizipenak eta zailtasunak sarritan ikusezin bihurtzen direlakoan. Diagnostikoak komunitatetik komunitatera egindako lanaren izaera ere izan du. Elkarrizketa guztiak Mohamed Farajallah palestinar jatorriko herritarrak egin ditu, eta horrek parte-hartzaileen artean konfiantza giroa sortzea ahalbidetu du. Euskal Herrian bizi diren palestinar errefuxiatuen eguneroko egoera hobeto ulertzeko diagnostikoa da, Ibon Meñika izan da gurean.
Deskargatu hemen.
