Bihar hasiko da hirugarren Euskaraldia, eta bezperan ahobizi eta belarriprestak Alondegian bilduko dira, elkarrekin txapa jarri eta datozen hamabost egunetan norberak hautatuko rolari dagokion konpromisoari ekiteko. 19:00etan izango da hitzordua, eta Euskaraldian izena eman eta dagoeneko txapa jaso dutenei berau eramateko eskatu die. Nabarmentzekoa da Euskal Herriko hiriburuetan modu sinkronizatuan […]

Zabalik dago Bilboko Euskaraldian izen emateko epea eta bi baldintza besterik ez dira behar: 16 edukitzea eta gutxienez euskara ulertzea. “Gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan” da aurtengo lema eta aurreko urtean bezala bi rol egongo dira: ahobizi eta belarriprest. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201008_EuskaraldiaBIlbo.mp3 Deskaragatu hemen.

Konfinamenduan harremanak eta hizkuntzen ohituren inguruan hausnartzeko etxealditik euskaraldia martxan da. Etxean eta etxetik ditugun harreman-komunikatiboen inguruan pentsarazteko ariketa batek eta egunerokoan sortzen diren egoeretan euskararen erabilera sustatzeko zazpi ideia-proposamenek osatuko dute ekimena. Hausnarketa eta praktika bultzatzearekin batera, herritarrei digitalki zein fisikoki parte- hartzeko bideak zabaldu nahi dizkie ekimenak. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200420_euskaraldiaEtxetik.mp3 […]

Irrati saio berezia eskaini genuen BBK aretotik ostiralean “Lehen hitza” irrati saioa. Euskaraldiaren lehengo egunean hainbat esperientzia eta sentipen ezagutu genituen. Euskaraz arnasteko prest ere bagaude. Euskaraldia dinamikak erronka bota digu euskal gizarteari: 11 egunez bada ere, hizkuntza ohiturak aldatzea, eta euskarari bultzada ematea. Hori lortzeko, berdin du euskara ahoan […]

Euskaraldia hasteko hilabete eta erdi falta denean, ekimen garrantzitsua prestatu dute igandean, urriaren 7an, Bilbon.  Eguerdiko hamabietan hasita, plaza Eliptikoan batuko dira; Euskaraldiari buruzko informazioa jasotzeko eta bertan izena eman ahal izateko. Igandeko ekimenaz zehazki, eta Euskaraldiaz orokorrean egin dugu hitz Bilboko Euskaraldiko kide diren Iñaki, Iker eta Irunerekin. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/181005_Euskaraldia.mp3 […]

Euskaraldia, hizkuntza ohiturak astintzeko, aldatzeko eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzeko ariketa soziala izango da. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra burutuko da. Arrate Illaro Euskaraldiko koordinatzailea izan da gurean. Erronka argia da: 11 egunez euskaraz bizitzea, ahobizi edo belarriprest rolak hartuta. Ariketan parte hartzeko apuntatu behar dela azpimarratu digu, izan ere […]

Gaur Euskaraldiaren izena emateko epea irekiko da. Ekitaldi nagusia Iruñako Zentral aretoan izango da. Hala ere, Bilbon ere berrikuntzak ekarri ditugu: Bilboko euskaraldiaren txokoa irekiko da. Bilbon, Euskaraldiak, lokal bat izango du. Gaur bertan irekiko dute Unamuno plazako 3. zenbakian arratsaldeko 19:30ean. Euskaraldian parte hartu nahi dutenek Belarriprest zein Ahobizi […]