Euskal Herria Zuzenean jaialdia aurten uztailaren 2tik 4ra izango dugu Heletan. Iaz lekuz aldatu zen EHZ, Xiberoko barnealdetik kostaldera hurbilduta baina guztiz barnealdea utzi gabe. Heletako hautua arrakastatsua suertatu zen iaz, eta aurten bigarrenez bertan izango da jaialdia. Antolaketan dabilen Izarne Molinak eman digu aurtengo programazioaren berri eta iazko esperientziaren bilana egin dugu berarekin. Urtero bezala, musika emanaldiak izango dira erakargarri nagusiak: Rachid Taha, Gojira, Gose, Balkan Beat Box, Berri Txarrak… Baina festibala eta EHZ elkartea bera ezaugarritzen duten izaerak eta jarrerek argi uzten dute festibal komertziala baino, proiektu engaiatua dela Ipar Euskal Herriaren aitzinamenduan.
Saioa eskuratzeko HEMEN klikatu.