SOLASALDIA: Karibu Festa

Kongokoa gerra isilarazia izan da gu bizi garen Mendebalde honetan. Bospasei milioi lagun hil dituzte bertan,

baina bertakoa ez da gerra mediatikoa, Mendebaldeko estatuek horiek gobernatzen dituzten multinazionalek

interes handiak dituztelako Afrika erdialdean, harribitxiak eta koltana, besteak beste. Gauzak horrela, bertako

jendea mixeria gorrian eta dena beharrean bizi dira. Jende horrekiko elkartasuna erakutsi nahian, Karibu Festa

antolatu dute hainbat euskal musikarik, Gari buru dutela, jesuiten Ellakuria Fundazioaren laguntzaz. Hain zuzen ere,

Gari eta fundazio horretako kide den Xabier Zabalo jesuita izan ditugu solaskide, maiatzaren 19an Bilboko BBK Aretoan

izango den jai erraldoi honen zergatiak eta ingurumariak azaltzen.

DESKARGATZEKO KLIKATU HEMEN!!!!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: Dan Penn eta Spooner Oldham

lr. Mai 14 , 2011
Bi monografiko laburrek osatu dute gaurko irratsaioa. Alde batetik, joan den astean hasitako lanari amaiera eman diogu, Wilkins aita-semeen musika aukeraketan, semearena entzunez, hau da, Rev. John Wilkinsena, eta, bestetik, bikote bati eman diogu ongietorria: Dan Penn eta Spooner Oldhami, Sweet inspirations” disko zoragarria ekarri digutenak. Datorren astean ere beraiekin […]

Honekin lotuak