Emakumeen Mundu Martxaren nazioarteko topaketak gaur hasiko dira

Gaurtik igandera bitartean, Emakumeon Mundu Martxaren XI. Nazioarteko Topaketak egingo dituzte Bilbon. Bi urtean behin egiten dituzte, aldiro herrialde batean. Mugimenduaren hurrengo ekintzak erabakiko dituzte, une honetan beste herrialdeetan dituzten eztabaidak ezagutuko, eta barne eztabaidari buruzko gogoeta ere egingo dute. Topaketak itxiak izango dira, mundu osotik etorriko diren ordezkarientzat. Baina Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak gizartera zabaldu nahi izan du. Horregatik, aste osorako egitarau irekia antolatu dute. Besteak beste, mahai inguruak, kontzertuak, bisita gidatu antzeztuak eta Arratiarako txangoa prestatu dituzte. Feministon Herria eguna izango da gailurra; hilaren 27an egingo dute, larunbatarekin. Gaur arratsaldean harrera ekitaldia izango da.

Deskargatu hemen.

MICE taldeak jarri dio musika Feministon Herriari Bizia Arnas abestiarekin. Urriaren 27an Bilbon Feministon Herria jaialdi parte hartuko du.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

11 ISPILU: Proud Mary (Creedence Clearwater Revival)

al. Urr 22 , 2018
Gaurko saioan Creedence Clearwater Revival taldearen Proud Mary kantua izan dugu hizpide. 1970 urtean Ameriketako Estatu Batuetan sortutako taldea dugu. Rock and rolla beste estilo batzuekin nahastu zituen, blues, gospel edo Gospelarekin.  Euren bigarren lanean Bayou Country deiturikoan aurkitu daiteke Proud Mary kantu arrakastatsua. Gaurko saioan honako bertsioak entzungo ditugu:  […]

Honekin lotuak