Migrazio politikak eta transnazionalen jarduna salatuko ditu Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak aurten, Nazioarteko V. Ekintzaren harira. Bilbon egin zuten agerraldia eta xehetasuna ezagutzeko asmoz Ainhoa izan dugu telefonoaren beste aldean. Otsailean hasi eta martxoaren 6an bukatuko dute Nazioarteko V. Ekintzaren ibilbidea, Irun eta Hendaia arteko mugan. Hausnarketarako baliabide teorikoak […]

Larunbatean Feministon Herria egunarekin bukatu dira Emakumeen mundu martxaren nazioarteko topaketak. Nazioarteko Idazkaritza berria aurkeztu dute. “Denak libre izan arte” lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi du Emakumeen Mundu Martxak. Aipamen berezia egin diete bertan egoterik izan ez dutenei: “emakume presoei, errefuxiatuei, etxeko langile…” Goizetik hasita, egun osoko egitaraua antolatu dute Feministon […]

Emakumeen Mundu Martxa ospatuko da egunotan; urriaren 22tik 28ra bitarte.  Aurtengoa XI. Topaketa izango da, eta hasiera eman zioten astelehenean Bilbon. 42 lurraldetatik etorritako emakumeak batu ditu Mundu Martxak, eta aste honetan zehar hainbat ekintza egingo dituzte.  Asteleheneko aurkezpenean musika, dantza eta euskal kultura izateaz gain, Mundu Martxak Euskal Herrian […]

Gaurtik igandera bitartean, Emakumeon Mundu Martxaren XI. Nazioarteko Topaketak egingo dituzte Bilbon. Bi urtean behin egiten dituzte, aldiro herrialde batean. Mugimenduaren hurrengo ekintzak erabakiko dituzte, une honetan beste herrialdeetan dituzten eztabaidak ezagutuko, eta barne eztabaidari buruzko gogoeta ere egingo dute. Topaketak itxiak izango dira, mundu osotik etorriko diren ordezkarientzat. Baina […]

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxa osatzen duten talde eta eragileei indarkeria matxistan kezka izan dute, horregatik  urte guzti hauetako jardunean oinarrizko aldarrikapen eta jardun izan dute Emakumeen mundu martxako kide Itziar Gandariasek azaldu digunez. Bestetik, Mugimendu Feministak sortzen dituen erantzunei ere erreparatu diote. Horren erakusle da martxan jarri zuten Protokoloa […]