AUZOZ AUZO: Larunbatean Deustuko Erriberatik zuzenean arituko gara

Larunbat eguerdian, Bilbo Hiria auzoz auzo ekimenaren baitan, zuzeneko saioa egingo dugu Deustuko Erriberatik, 12:00etatik 14:00etara. Azken urteetan Deustuko Erriberak eraldaketa izugarria bizi izan du, eta urriaren 8an deustuko kanala ireki eta irla bilakatu da ordura arte penintsula zena. Azotarren kezka eta bizitza ezagutzeko asmoz Bizinahi proiektua ezagutzeko aukera izango dugu. Berriki, Erriberako eta Deustuko bizilagunek elkarretaratzea egin dute, “Hau ez da Manhattan, ez eta Zorrotzaurre ere, Erribera bizirik!” aldarrikatuta. Bestetik, hutsik geratutako pabiloietan hainbat proiektu artistiko jarri dira martxan, haietako batzuk ezagutzeko aukera izango dugu, esaterako, Bilboko Haceria Artea elkarteak 2008an jarri zuen abian ZAWP (Zorrotzaurre Art Working Progress) proiektua eta antzerkirako sortzaileek eurek eratutako Pabellon 6 aretoa. Horiez gain, Zirkozaurre eta Espacio Open ekimenak ezagutuko ditugu eta, azkenik, hirigintzaren alderditik hausnarketarako tartea irekiko dugu Ula Iruretagoiena arkitektoarekin.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

GAUR EZ DAGO ESKOLARIK: Dortokaren estrategia.

ol. Aza 9 , 2018
Lur eta Hodeiren klasekide bat oso indartsua da eta horregatik indarrarekin dena konpondu nahi du. Baina indarrarekin dena konpondu ahal da? Gaur, burua erabiliz gauzak hobeto bideratu ahal direlaikasiko dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2018/gaurezdagoeskolarik/41-gaurezdagoeskolarik-dortokaren%20estrategia.mp3 Deskaragatu hemen.

Honekin lotuak