BILBO HIRIA AUZOZ AUZO: Otxarkoagatik zuzeneko saioa entzungai

Larunbatean abiatu genuen  Bilbo Hiria auzoz auzo saio berezia. Otxarkoagatik zuzeneko bi orduko saioan hainbat lagunen hitzak jaso genuen. Saioa Otxarkoagako familia elkartearekin abiatu genuen, elkarteko lehendakaria gurekin izan baitzen. Pablo atzera begira jarri zitzaigun, 1968an kokatuta, familia elkartearen sorrera kontatu zigun, ondoren, gaur egun dituzten kezka, asmo eta lanak aipatzeko.

Deskargatu hemen.

otxarformazioazentroa

Arbolantxa bidean dago, Iturritxualde mendiaren magalean, Otxarkoaga Formakuntza Zentroa. Ibarsusi eta Egirleta-lotzen dituen Herradura errepideak aldentzen du auzotik eta pasabide batek lotzen du auzora. Otxarkoagako formakuntza zentroak 50 urte bete berri ditu eta bertako orientatzailea dugu Nanci. Ibilbide luzeko zentroa da, 1964an sortu zuen elizbarrutiko talde batek oso ugaria zen inguruko ume eta gazteei hezkuntza zerbitzua emateko xedez, etorkinen seme-alabei, hain zuzen ere, azpiegiturarik gabeko auzo batean.

Deskargatu hemen.

OtxarTenderl

Tendel elkartea aisialdian diharduen elkartea dugu. Barrutiko ikastetxeetan eskolaz kanpoko jardunaldiak antolatzeaz gain, auzo etxeko gazte-gunearen ardura dute. Nekane Trueba gazteguneko hezitzaileak eman dizkigu xehetasunak.

Deskargatu hemen

OtxarBizitegi

Bizitegi elkarteak 1980an ekin zion bere jardunari, Bilboko Otxarkoaga auzoan, komunitate lana oinarri zuela. Bizkaian baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonak eta bazterturik daudenak gizarteratzea da euren lana. Sorreran parte hartu zuen Joseba Bakaikoa izan da gurean.

Deskargatu hemen.

otxarGazteAsanblada

Otxarkoagako Gazte Asanbladak 6 urte daramatza auzoan lanean. Gazte asanbladako kide Mikelek egiten dituztenen inguruan berba egin digu eta Sukabi Gazte lokalaz aritu zaigu.

Deskargatu hemen.

OtxarPaya

Pa ya konpartsa Euskal kulturaren sustapenaren alde diharduen Otxarkoagako konpartsa euskaltzalea da, 1989. urtean Baionan sortu zen, Baionako Patxa taldearekin ospatutako adiskidetze jaian. Ordutik hamaika kontu antolatzen dituzte auzoan, Abuztuaren lehenengo larunbatean Justugune euskal jaia,  1995ean Justu Eguneko ospakizuna antolatzeari ekin zion elkarteak eta harrezkero urtero Arbolantxa auzoan eta Tetuane landan izan ospatzen da, Olentzero, Agate deuna…. Nakor eta Itsaso batu zaizkigu.

Deskargatu hemen.

otxarKarlosRenedo

Otxarkoaga izeneko auzo sortu berriak 3.675 etxebizitza zituen, guztira 114 bloketan eraiki zirenak. Etxebizitzez gain, bi eliza, hiru eskola eta zenbait denda gune ere bazituen. Auzoren eraikuntza eta berezitasunen inguruan mintzatu zaigu Karlos Renedo arkitektoa. Auzoaren inguruko mitoak apurtu eta antolatzen dituzte ibilbideetan erakusten dutena kontatu digu. Auzo berria hirigunetik 3 kilometrora zegoen, garraiobideak urriak eta txarrak ziren orduan eta hurrengo urteetan ez zitzaion inolako berrikuntzarik egin, aurki metroa iritsiko da Otxarkoagara eta horrek ere aldaketak ekarriko ditu auzoan.

Deskargatu hemen.

OtxarAndre-eta-Jabe

Andre eta Jabe eremu sozio-komunitarioaren barruko emakumeen aurkako indarkeriaren prebentziorako programa da, Hiartek eman digu honen berri. Haren bidez, gizarteak indarkeria sexista eraso gordinenetan amaitzen ez dela uler dezan lortu nahi dute.

Deskargatu hemen

OtxarGalderTxabi

Saioa bukatzeko, Otxarkoagan infiltratutako komediantea eta bizilaguna batu zaizkigu saiora Galder Perez eta Txabi landabidea.

Deskargatu hemen.

Saioa osoa entzuteko:

Deskargatu saio osoa hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

EUSKARA JENDEA: Euskararen galeraren testigantza zaharrak

al. Urt 30 , 2017
Euskararen erabilera eremu geografikoa egun baino zabalagoa izan zela badakigu, agiri zaharretan horren frogak ageri baitira usu. Bereziki Nafar Erresumaren agiritegietan, testigantza ugari daude, euskaldunak izanik gaztelania ez zekiten lekukoen aipamenak. Itzultzaile bidez egiten ziren deklarazioetan, hala agertzen da maiz. Esaterako, XVII. mendeko Ilunberriko auzi baten inguruan, mediku batek kontatzen […]

Honekin lotuak