Larunbat eguerdian, Bilbo Hiria irratiko auzoz auzo ekimenaren baitan, zuzeneko saioa egin Uribarri auzotik, 12:00etatik 14:00etara. Bilbo hiria irratian hilabetean behin auzo batetik zuzenean aritzen gara, auzoen taupaden neurgailua izan nahi du auzo auzo saioa. Uribarri ezagutzeko asmoa dugu, Bilboko auzo askotan bezala, auzoaren ezaugarri nagusia maldak dira. Auzoak hiriko bizitza sozial eta ekonomikoaren ezinbesteko parte dira, puzzle erraldoi baten pieza; nortasun propioa dute, baina, eta horren ondorioz, gainontzeko auzoetatik desberdintzen dira. Bilboko auzoak horren aniztasun islatzen dute eta gainera auzoek badituzte euren jai propioak.
Uribarriko jaia batzorde Aldapan gora jai batzordeko kideak izan dira gurean. Auzoetako jaiak oso garrantzitsuak dira komunitateak trinkotu eta dinamizatzeko. Jone eta Depe hurbildu zaizkigu orain, Uribarriko aldapan gora jai batzordetik auzoko jaiak nolakoak diren kontatzera.
Gure etxea auzo elkartea 1966an sortu zen. Espainiar estatuan osatzen lehenetariko auzo elkartea izan zen. Aitziber Virgel kideak azaldu digu elkartea egun zertan den eta auzoko kezka batzuk jarri ditu mahai gainean. Aldapa asko ditu auzoak eta bere baitan, Castañosetik hasi eta Arabellaraino auzo eta gune asko, gehienak aldapatsuak eta nagusientzako mugikortasun arazoak sortzen dituztenak, Uribarri, Loruri, Zurbaranbarri…
Uribarri Auzolanean koordinakundetik Olaia etorri zaigu, auzoko eragileen arteko elkarlan hau azaltzera. 2011 sortua, bizi kalitatea hobetzeko asmoa dute eta hainbat ekimen antolatu dituzte, “Uribarri eguna” eta “Uribarri ezagutu eta gozatu” kasu.
Uribarri auzolanean koordinakundean hainbat talde dabiltza lanean, Euskara batzordea esaterako, Zaloa Uribarri auzoko euskara batzordekoa da, orain buru-belarri dabiltza Korrikaren antolaketarekin, baina berak auzoko ekimen euskaltzaleen berri eman digu eta historia aurrekari batzuk eman dizkigu.
Gozaldi eskaut taldetik Laura eta Maria hurbildu zaizkigu, taldearen ibilbidea, helburuak eta jarduna azaltzera. Aurreko talde baten desagerpenaren ondoren, 2011an sortu zuten talde hau. 14 begirale eta 80 ume ditu taldeak egun.
Duela urte bete sortu zen Feminismo Batzordea Uribarri auzoan. Naroa Uribarri auzoko feminismo batzordean dabil, adin anitzeko emakumeak biltzen ditu, Aletu emakume elkartea eta Iraka talde feminista gaztea tartean. Orain martxoaren 8ko prestaketetan dabiltza.
Castañosen kokatua, Uribarri-Matiko inguruko dantza taldea da Salbatzaile eta bertako kide dugu Jabi Iru. Bera dugu gaurko azken gonbidatua. Taldearen baitan, dantza ez ezik, musika ere lantzen dute eta haur piloa dabiltza taldean. Inauteriak prestatzen dabiltza Martxoaren 10ean ospatuko dituzte auzoan.
Saioa osoa entzungai.
Deskargatu hemen.