AUZOZ AUZO: Zorrotzatik eginiko zuzeneko saioa entzungai

Larunbat eguerdian, Bilbo Hiria auzoz auzo ekimenaren baitan, zuzeneko saioa egin dugu Zorrotza auzotik , 12:00etatik 14:00etara. Bilboko auzorik  iparrenekoa da, 12.000 biztanle ditu. Bi orduko saioan, auzoa bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dugu.  Zorrotza-Kaxtrejana kaletik zuzenean aritu gara. Lehenengo gonbidatuak Auzo elkarteko kideak izan dira, Carlos Rodriguezekin berba egiteko aukera izan dugu. Eskakizun historikoak dituzte, FEVEren geltokia lurperatzea, duela urtebete Bilboko udalak konpromisoa hartu zuen, geltokia lurperatzea ahalik eta lasterren lortzeko eta Auzo Elkarteari informazioa ematea, aurrerapenik egonez gero. Urtebete igarota ez dute berririk izan. Auzoko elkarbizitzaz  berba egin dugu, udaletxearekin batera mahai batean aztertzen ari dira. Bestetik ekainean ospatzen duten Zorrotza gozatu bizi ekimenaz mintzatu gara.

Zorrotz Morrotz herri aldizkariko lagunak batu zaizkigu. 1995eko irailean argitaratu zuen Zorrotzako Euskal Txokoa Kultur Elkarteak Zorrotz Morrotz aldizkariaren lehen alea. Lau orrialdeko argitalpena izan zen lehen hura, etenaldi eta maiztasun aldaketak egin ostean 50. Zenbakia iritzita erakusketa antolatu dute Zorrotzan. Aitor Marin Zorrotz Morrotz aldizkariko koordinatzaileak kontatu dizkigu xehetasunak.

Zorrotzako jai Batzordeko Nereak  jai batzordeak egiten duen lana hurbildu digu. Iraileko San Miguel jaiak antolatzeaz gain urte osoan, inauteriak, Olentzero eta Zorrotza eguna antolatzen dute.

Zorrotzako Gaztetxeak 2004ean ireki zituen ateak, eta guk gazte asanbladako kideekin hitz egiteko aukera izango dugu.

Kirolerako tartetxoa ere izan dugu Zorrotza FC Iraitz batu zaizgu eta  Futbol eskolaz mintzatu zaigu. Duela urte bete euskaraz entrenatzeko eta jolasteko apustua egin zuten.

Zorrotza Gazte triatloi taldearen esperientzia ezagutu dugu, 2013 sortutako taldea duatloi, triatloi eta lasterketa ugaritan parte hartzen dute.

Saio osoa hemen entzungai.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOINUGELA: ZARAMA taldeko Roberto Mosorekin solasean

al. Ots 26 , 2018
Orain dela 38 urte kaleratu zuen ZARAMA taldeak lehendabiziko grabazioa. Bildur naiz izan zen kantu hura eta gure gaurko urrezko kantua izanik hortik abiatu gara Roberto Moso abeslariarekin solasaldi honetan. Zarama izan zen grabatu zuen lehenengo euskal talde rockeroa. Mandiopeko Euskal Musika 80 izeneko txapelketa irabazi ostean. Gaurko saioa entzun […]

Honekin lotuak