AUZOZ AUZOZ: Abusu auzotik larunbatean egin genuen saioa entzungai

Abusutik  zuzeneko bi orduko saioan hainbat lagun izan genituen iragan larunbatean. Bilboko  Zamakola kalea eta Arrigorriagako Ollargan  auzoaren artean kokatuta dago Abusu eta bere izaera ulertzeko auzoaren bilakaera ezagutuko dugu, askotan horrela jakiten baitugu nola garatu diren lekuak eta bertako bizimodua.

Arrigorriagako liburutegiko Gotzone Butron batu zaigu saiora. Auzoa irakurlea egitasmoaren berri eman digu. Gainera  Abusuko liburutegiak  4. urtez jarraian irabazi baitu Kultura eta Hezkuntza Ministerioak ematen duen Maria Moliner Saria, beste hainbat liburutegik bezala.

Deskargatu hemen.

Abusu sarean ezagutzeko, Zamakola eskolako zuzendari Izaskun Erezkano batu zaigu. Duela 10 urte jarri zuten martxan Abusu sarean. Mota guztietako erakunde herritarrek osatzen dute (auzokoak, gazteenak, kiroletakoak, kulturalak, hirugarren adinekoenak, emakumeenak…), hezkuntza-erakundeak (kaleko hezitzaileak, familiakoak…), eskola-komunitateak (Ibaizabal institutoa, Zamakola LHI, Abusu Ikastola, Haurreskola eta HHE…). Guztiek elkarlanean jarduten dute eta Izaskunek esku artean dituzten ekimenen berri eman digu.

Deskargatu hemen.

Zer izango zen herri batez bere jairik gabe? Eta auzo bat, Abusun ere, horren garrantzia ikusita, antolatu eta ekaina bukaera uztaila hasieran festak antolatzen dituzte, horren ardura normalean  jai batzordeak izaten du eta horren inguruan berba  egin dugu Idoia Garinekin, jai batzordeko kidearekin. Urte batzuk ospatu gabe egon ostean duela hiru urte berreskuratu zituzten jaiak.

Deskargatu hemen.

Abusuren izaera ulertzeko auzoaren bilakaera ezagutu dugu. Enriqueta Sesmero historialaria  izan dugu bide lagun.  Abusu ura eta burdinaren artean kokatu du bere izaera. Ollargan mendiak eta Ibaizabal erreka,  biak garrantzi handikoak izan dira  Bilboalde osorako. Meatzeak ere Maespera, la Julia, Monte fuerte izeneko meatzeak zeuden. Errotak ere protagonista izan dira auzoan, aipagarria auzoan Pontoneko errota,  Bilboko okindegia izan zen. Gaur egun Abusu ikastola kokatuta dagoen eraikinean zegoen. XVI. mendetik, historia luzeko  errota izan zen El Pontonen. Bilbo handitzen joan den heinean Abusu aldatzen joan da eta 1983ko uholdeak ere auzoa eraldatu zuten.

Deskargatu hemen.

Abusu ikastolako gurasoak ere izan dira saioan. Olatz Garciak ikastolako gurasoek egiten duten lanaz mintzatu da.

Deskargatu hemen.

Txomin Lopez IES Ibaizabal instintuko irakaslea dugu. Auzoz auzo saio berezian bidelagun izan dugu.  Abusu izenaren inguruko xehetasunak eman dizkigu.1983ko uholdeen ostean sortu zuten Ibaieder parkea, hau auzoaren bihotza da, berdegunea, Ibaizabal auzotik urruntzeko egindako lanen ondorioz. Zuhaitz espezie asko ditu, Kantauri isurialdeko eta beste ekosistema batzuetako 50en bat zuhaitz eta zuhaiska-espezie daude. Ibaider parkean institutuak eginiko lanaren inguruko azalpenak eman dizkigu.

Deskargatu hemen.

Duela hamar urte sortu zen Bolintxu kultur elkartea. Euskal kultura eta euskara auzoan sustatzeko. Germanek ekarri dizkigu Bolintxu kultur elkartearen ekimenak.

Deskargatu hemen.

Gazteak ere izan dira protagonista saioan, horren adibide Luzia.

Deskargatu hemen.

Apirilaren 2an Euskal herriko txoko askotan bezala Arrigorriagan ere herri galdeketa egingo dute. Abusuko Gure Esku dago ekimeneko Edu Aranburuk erabakitzeko eskubidearen inguruan mintzatu da.

Deskargatu hemen.

Bilbo hiria auzoz auzo saio berezian ere gure hizkuntzari begira jarri nahi izan gara horregatik gaurkoan Inaki Gaminde hizkuntzalaria gonbidatu dugu. Urteak eman ditu  Bilboko euskara aztertzen eta ikertzen, ‘Bilbotarron euskararen zuzuan’ izenburuko liburuan,  Bizkaiko hiriburuko  euskara aztertu eta ikertu zuen, Bilbok ere menderik mende euskaldun iraun duelako.

Deskargatu hemen.

Saioa osoa:

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

HIZPIDEA: 33 urte igarota, "Pasaiako segada" argitu gabe dago oraindik

al. Mar 27 , 2017
Duela 33 urte, Pasaiako badian Poliziak lau lagun hil zituen: Pedro Mari Isart, Jose Mari Izura, Rafael Delas eta Dioni Aizpurua, Komando Autonomo Antikapitalistetako kideak. Hildakoen senideek egia argitzeko eskatu dute hainbat ekitaldiren bidez, frogak badaudela argudiatuta, baina auzia artxibatuta dagoela salatu dute. Oroitza eta aldarrikapen ekitaldiak antolatu dituzte, eta […]

Honekin lotuak