Juan Mari Lekuona modernoena abiatu zuen Ilargiaren eskolan liburuan lehenengoz aztertu zen gurean errealitatea hausnarketa estetiko gisa. Errealitatea, gainera, emakumearen gorputzak ordezkatzen du: behakoaren zorrotza irudi surrealistek gozatzen dute, eta poetak beti zaindu duen esanaren dotoreziak areagotu besterik egiten ez duen sentsualismo batek darama gogoeta. Berebiziko saio honen jarraipen osatuagoa suposatu du Mimodramak eta ikonoak bildumak. Poetak seina poemako sei ataletan taxutzen du gure oroimen mitikoa introspekzio baten antza duen antropologia poetiko bat egiteko, zientifismoak eragozten ez duen telurikotasunez. Lurdes Iriondo. Artezi, 1974.
Deskargatu hemen.