POEMA BAT KANTATU DIZUT: Ostatuko neskatxaren koplak (Joxe Austin Arrieta / Oskorri)

Poesiarekiko harremanen ondorio izatea da, neurri batean, Joxe Austin Arrietak eskaini digun poesia berezi egiten duena. Arrietak jarrera apala hartzen du bere liburuekiko, poesia ideal baten arrastoan balebil bezala edo ahalke bailitzan eredu gorentzat dauzkanen alderako. Lanketa handiko poemagintza dugu hau maila formalean. Baliabide linguistiko anitzen jabe, Arrietak arta bereziz aukeratzen du hitza, adierazi nahi lukeen huraxe, ez antzeko zerbait, adieraztearren. Irudien sorkuntzan oso kon tzientea bada ere, hitzen arteko loturek eta hots kidetasunek halako zorabio surrealista bat eragiten digute batzuetan, errezitatuan areago tzen dena. Hiztegi mailako aberastasunari neurriaren ardura gainera tzen dio. Bertso librean kadentziaren sena ageri du, perfekzio handiko estrofagintza saiatzen du neurtuan. Oskorri. Infraganti. Elkar 1986.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Loraldia jaialdia emozioen sormenera eramateko prest Martxoaren 5etik 26ra

al. Ots 19 , 2018
Loraldia jaialdiaren laugarren edizioa aurkeztu dute gaur goizean, Martxoaren 5etik 26ra ospatuko da Bilbon, euskal kultura ardatz duen festibala dugu. Ekitaldi ugari ekarriko ditu Loraldiak, asko erabateko estreinaldiak izango dira, 11 inguru, beste asko bakarrik Loraldian ikusi eta gozatzeko aukera izango da, esaterako 2Dabilen harriari so” kontzertua Azukre koxkorrak Ruper […]

Honekin lotuak