POEMA BAT KANTATU DIZUT: “Eder bati” (Jon Mirande / Hertzainak)

Gaizkiaren poetika bat garatu zuen Jon Mirandek, eta kurtsileria moralaren aurka balio artistikoa ematen saiatu zen garaiko zenbait euskal ez-baliori, hala nola putak edo sorginak, hitzaren jazar-ahalmena berreskuratuz. Gaizkia goratzeko ukazioa erabili zuen, berdin demokraziari edo ohiko sexuari, eta beste euskaltasun bat bilatu zuen mitologia propioa eraikiz, kritikatzen zuen euskaldun hipokritena bezain historia konbentzionala sortuz. Hirian bezala bulegoan ere arrotz, misogino handi, iraultza inposiblez gainditu nahi izan zituen frustrazioak, ez lagunik ez maitasunik ageri ez duen erotismoz, sinboloz eta erreferentzia kultuz beteriko poesia landu eta nabarmen falokratan. Baztertuan gozo, Arestiren figura publikoa iragarri zuen nolabait. Hau bezain probokatzailea eta gaietan berritzailea, bilbotarrak ez bezala molde erregularretan, metrika baten barruan sartu zituen bere eduki ausartak. Berritzailea eta klasikozalea da batean, eta halakoetan gertatzen ohi denez, poema batzuetan ofizialeak gain hartzen dio poetari. (Koldo Izagirre). Eder bati. Hau dena aldatu nahi nuke. Hertzainak, Soñua 1985.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

"GOMUTAN, Bilboko historiaren atal ezezagunak" liburua aurkeztu du Hektor Ortegak

al. Aza 19 , 2018
Bilbo Hiria irratiko GOMUTAN saioa liburu bilakatu da. Urtebetean 40 emanaldi egin ziren istoriook kontatzeko, eta liburu honetan jaso dira, Gomutan, Bilboko historiaren atal  ezezagunak izenpean. Gaur goizean aurkeztu da Bilboko udaletxeko Arabiar Aretoan. Bertatik saio berezia egin dugu, liburuan parte hartu duten hainbat lagun eta ordezkari gure mikrofonoetara ekarriz. Lehenengo […]

Honekin lotuak