Berbaz: Maite Darceles, Bihotzean Daramagun Munduaz

Txikitatik idazle ibili dala du gogoan. Ipuin bat idatzi eta eskolan irakurri, lehiaketa bat, blog bati ekin 2007an, eta eraldaketarako enpresa kudeaketari (aholkularitzan dihardu enpresa ekonomia zientziak ikasitako hondarribiarra) buruz idatzi zuen saiakera luzeak erakutsi zion gogoko duela kontua, hilabetetan istorioa buruan izan eta harekin bizitzeko idazte lan luze hori.

Gaurko gizarteaz kritikoki hausnartzeko eta bestelako batez pentsatzeko (“guztion neurrira antolatutako bat, posible da”) erabili du bere lehen eleberria Maitek, 2050 bueltan kokatua: Bihotzean Daramagun Mundua. Hilabetetan istorio horretako pertsonaiekin bizi ondoren, istorioaren luzapena, inguruko jendearekiko elkarrizketa, liburuak eragindakoa. Gustura eta gehiagorako gogoz. Entzun!

Kantak:

Hurrengo goizean (Ruper Ordorika)

Fishing town (Beti Mugan)

Erreferentziak:

Bihotzean Daramagun Munduaz, Artefaktuan

Maite Darceles-en bloga

Blagan euskara elkartea (Hondarribia)

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

LANAREN EKONOMIA: Gutxiengo soldataren inguruko zenbait apunte teoriko eta politikoak

ol. Aza 16 , 2018
Gaurkoan gutxieneko soldataren igoera Espainia ekarri dezakeena aztertu dute, Endika Alabort Amundarain eta Jon Bernat Zubiri Reyk. 900 euroko gutxiengo soldatak zenbait eztabaida mahai gaineratu ditu. Kointura atalean Latino Amerikara begira jarri dira.  Krisitik irteteko bide okerra erakusten dute Amerika Latinaren doikuntza politikek. Saioa bukatzeko Euskal Herrira etorri eta NH […]

Honekin lotuak