BERBAZ: Borja Dolara, kitarraz kantari, samur

Laugarren diskoa grabatu barri etorri da lehenengoz Bilbo Hiria Irratira Berbaz, aspaldiko gonbidatua, orain bai. Toni Lodeirok eraginda, 2004 bueltan, lagun-talde xelebrea bilitzen ginen Mallonan astero futbitotarako. Zer dan bizitza, irratiko estudioan gaur batu garen hiru lagunak han be!

Artekaleko Sanian (gai ekologikoak, zazpi kaleetako Artekalen) egiten du lan Borjak, eta bertan (eta bere eguneroko bideetan geratu ohi den beste toki batzuetan) eskuratu dezakezu bere azken diska. Cálido izena jarri dio, eta lehenengoz, Borja intentándolo gisa aurkezten du bere burua, bere-berea dalakoan oraingoa. Samurra, epela, gozoa. Bizitzan sentsazio horiek bizi izan ditueneko tokietara goaz Borjarekin, artelan honen bidez.

Bere bidaia musikalaz eta intimoaz hitz egin dugu, aldarte alaiean, anekdoten artean ideia sakon ugari atera direla. Haietako bat, hitzez hitz, askatasunari buruz: “beti libre izateko beharra, ere bai, kartzela izan daiteke, azkenean”, bere Granadako bizialdia gogoan. Helburu zehatzegirik gabe dabil musika munduan, egiten duenarekin gozatzen. Entzun eta gozatu!

Kantak:

Discreta milonga (Borja intentándolo)

De la Vera (Borja intentándolo)

Erreferentziak:

Borja intentándolo – Cálido

SaniaBio.blogspot.com/
http://TonLodeiro.net/

https://es.wikipedia.org/wiki/Silvio_Rodríguez

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

PIPERPOLIS: Antzerkiaren eguna etxetik Ander Lipus eta Iñaki Ziarrustarekin

ar. Mar 24 , 2020
Martxoaren 27an antzerkiaren nazioareteko eguna ospatzen da mundu osoan. Munduko txoko ezberdinetan oholtzan ospatuko dute gurean ordea etxetik ospatuko dugu. Piperpolistarrak etxetik Ander Lipus aktorearekin bat egin dugu, berogeialdiak ekarritako egoeraren inguruan mintzatu gara. Osasun krisi honek hausanartzeko balioko digulakoan dago. Martxoaren 27an Victoria Eugenia antzokian ATX teatrok “7ak bat” […]

Honekin lotuak