BERBAZ: Gari, bide barriak urratzen, bizi-bizi

Dominique A-ren kontzertuan topatu eta bota genion, “irratira Berbaz etorriko? bazkaldu eta gora grabatzen,… amateurra da, baina, e, gurea…”. “Bai, bai, ni neu be amateur naiz…” erantzun.

eZ da AMaiERA diska aurkezteko lehenengo kontzertu bien ondoren etorri da, eta horretaz berba egin dugu nagusiki. Kontzertuen eta disken ohiko bidea artistentzat aldatz gora pike-pikea den honetan bide berriak urratzen dabiltza. Esaterako, hiri handietako zirkuito ohikoan tematu barik, herri txikietara eramanez euren eskaintza, umeekiko saioak eratzen,…

Diskaren ideia eta berau sortzeko indarra Kongon sortu zitzaion. Gero, estudioan prozesu aberatsa bizi izan dute (nora goazen jakin eza, zer soinu behar dugun esploratu, beldurrak, arriskuak, hauskortasuna,…) eta emaitza zinez berezia. Kafe Antzokiari ere zabaldu dio hausnarketarako bidea (nondik gatoz, nora goaz, non da hasierako ilusio hura?)

Ausart dabil, gogotsu, libre,… eta horrek emango du fruitu oparoa, ziur!

Kantak:

Aspertu naiz (Gari)

Dena eta ezer ez dago (Gari)

No space no time (Gari)

Errereferentziak:

http://www.gari.tv

http://www.deezer.com/fr/album/6308567

DESKARGATU HEMEN

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

IBAIZABAL:Oiolako urtegia eta ura

al. Api 8 , 2013
Barakaldoko Udalak Oiolatik datorren urarekin zer egin erabaki behar du: gogoratu behar da urtegi horretan behin baino gehiagotan lindanoa aurkitu dutela, Gotzon Hermosillak azaldu duenez. DESKARGATU HEMEN

Honekin lotuak