Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalerako sarrera bikoitza zozkatuko du #Potto saioak

Abenduaren 15ean Miribillan jokatuko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sarrera bikoitza zozkatuko du Bilbo Hiria Irratiak. Sarreren zozketan parte hartu gura dutenek 644 499 554 whatsapp zenbakira bertsoa bota beharko dute, honako puntuari jarraituz:
“Zer saio entzuten duzu
Bilbo Hiria irratian “

Finalean Miren Amurizak, Eneko Abasolok, Aitor Bizkarrak, Nerea Ibarzabalek, Jone Uriak, Xabat Galletebeitiak, Etxahun Lekuek eta Onintza Enbeitak abestuko dute. Saioa 17:00etan hasiko da.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

11 ISPILU: "One for my baby" (Arlen-Mercer)

al. Abe 10 , 2018
Gaurko 11 ispilu saioan Bing Crosby kantariak famatu bihurtu zuen One for my baby (and One More for the Road) kantua izan dugu hizpide. Harry Lillis Bing Crosby  1903an Amerikako Estatu Batuetan jaiotako aktore eta abeslaria dugu. 30eko hamarkadan izan zuen sasoirik loriatsuena, geroago etorriko ziren Frank Sinatra eta beste […]

Honekin lotuak