Wiki Loves Monuments izeneko lehiaketa martxan da

Euskal Wikilarien Kultura elkarteak eta  Azkue Fundazioak hitzarmena sinatu dute,  euskarazko wikipedia bultzatzeko eta zabaltzeko. Hizkuntza txikien artean, euskarazkoa da Wikipedia indartsuenetako. Wikipediaren helburua jakintza librea partekatzea da. Galder Gonzalek eman dizkigu xehetasunak. Argazkiak libreki partekatzeko asmoz, Wiki Loves Monuments izeneko lehiaketa martxan jarri dute. Edonork parte hartu dezake, modu errazean: Wikipediak emandako zerrendako monumentu bat aukeratu, argazkia atera eta bidali baino ez da egin behar. Aurten lehenengoz, Euskal Herriko lehiaketa antolatu du Euskal Wikilarien elkarteak.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Zazkel taldeak "Ez entzun" lana aurkeztu du

ar. Ira 26 , 2017
Gaur goizean Zazkel taldeak “Ez entzun” deituriko bigarren lana aurkeztu du. 2012an sortu zen taldea Bilbon. Aurreko urtean Azkue fundazioak antolatutako banden Lehia lehiaketa irabazi zuten, saria disko berria kaleratzea eta bi kontzertu ematea izan zen. Aurkezpenean Etxahun eta Irati taldekideak izan dira. Kontatu digutenez oraingo lan berri hau ilunagoa […]

Honekin lotuak