San Tomas Azokan eginiko saio berezia entzungai

Abenduaren 21a gorriz markatutako eguna da Bilbon, San Tomas azoka ospatzen delako. Jatorriz, baserritarren azoka bada ere, azken urteetan asko gehiago bilakatu da, lagunekin elkartzeko eta neguko oporren atarikoa izaten da. Urtero legez Bilbo Hiria irratiak zuzeneko saio berezia egin dugu San Nikolasetik. Larunbata izanik, goizean goizetik azoka jendez lepo izan da. Aurten 75 urte bete ditu azoka herrikoi honen bertsio garaikideak.

Lehenengo Borja eta Aitor batu zaizkigu, Erraldoiak, buruhandiak eta Gargantua Bizkaian‘ izeneko liburua argitaratu berri dute. liburua hiru bloketan egituratuta dago: Bilbo, hiriak izan dituen erraldoien eta buruhandien belaunaldien zeharreko ibilbide batekin; Bizkaia, halako jai-elementuok dituzten udalerrien birpasa bat eginez, Amorebietatik (A-tik) Usansolora (U-ra); eta, azkenik, Gargantua, hiriak izan dituen 6 tripandietako bakoitzaren deskripzio zehatzarekin, bai hala da, 6 tripontzi izan baitira Bilbon, lurralde historikoko beste udalerri batzuen izan direnez gainera.

7 katu gaztetxeko Olaia eta Amaia etorri dira. Abenduaren 28an Gazte sortzaileen azoka antolatu dute eta urtarrilean gaztetxeak 18 urte beteko ditu.

Azken hilabeteetan hainbat arazo izan dituzte herri mugimenduek espazio publikoa erabiltzeko. Udaletxeak burokrazia handitu eta gainera ekimen asko debekatu ditu, esaterako, igandean Solokoetxe auzoan egin behar zen artisau azoka. Gai honen inguruan berba egiteko, Janire eta Garazi Bilboko Konpartsak federaziotik, Ando DDT kolektibotik eta Nerea Auzotarrak elkartetik batu zaizkigu.

Bilboko Konpartsetako Idoiak San Tomas azokarako konpartsek antolatutakoaren berri eman digu.

Solokoetxeko jai batzordea gonbidatu dugu saioaren bukaeran, bertako Saioak Bilboko Udalarekin izandako arazoak azaldu dizkigu.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

XEREZADEREN ARTXIBOA: Edna Saint Vincent Millayen poesia

og. Urt 2 , 2025
Gaur Xerezaderen artxiboan Edna Saint Vincent Millayen poesia. Haren liburuak agortu egiten ziren kaleratu bezain pronto, jendeak buruz ikasten zituen haren olerkiak, milaka pertsona egoten ziren irratiari belarria josita poetari errezitatzen entzuteko, eta aldraka batzen ziren aretoetara aurrez aurre ikusteko: Edna Saint Vincent Millay magnetikoa zen, Jazz Aroko izarra. https://bilbohiria.com/docs2/2023/xerezade/230210_Edna%20_ST%20Vincent%20Millaypoemak01.mp3 […]

Honekin lotuak