BERBAZ:ANGELA MENIKA, BIZIGUNE ZABALETIK.

berUrtebete luze dala, Larrabetzuko Elexalde auzoan guraso talde batek haien umeentzako hazkuntza-esparrua kudeatzen du. Txandaka guraso bi-edo egoten dira goizetan umeen kargu. Familia txokotik irten, eskolan sartu barik, tartean, komunitatean bestelako eredu bat proposatuz eta gizarte eraldaketan diardutela jakinik.

Oso esperientzia bizia eta aberasgarria. Haurdun taldean elkar ezagutu zuten sustatzaileek eta Larrabetzuko udalak utzi die eskola zaharra erabiltzen, herriarentzat antolatutako ekitaldien truke. Umeen hazkuntzan laguntzeko giltzak: maitasuna eta errespetua haiekiko tratuan libreago izateko (umeak eta helduak :-!) eta gurasoen euren hazkuntzaz arduratzea.

Erreferentziak
BIZIGUNE ZABALA: caibilbao@gmail.com
HAURDUN: http://haurdun.wordpress.com
JENDEA: Miguel Castro, Vega Martín, Cristobal Gutierrez, Rebeca eta Mauricio Wild,…

ENTZUN, ETA KUTSA HADI BAIKORTASUNEZ :-)!

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Artayorran baño,yantzan obetó!#47 Fresko!

og. Api 29 , 2010
Disko berri bi gaur, Doctor Deseo eta Ze Esatek taldeena eta azken hilabeteotako nobedadeak, Joseba Irazoki (argazkian), Flack-Utt, Amaia Ryouspeyrous…eta Binilo Tenpore tartean Su Ta Gar taldeak biniloan (93an)kaleratutako azken laneko korte xamurra entzungo dugu; bertan Garik ahotsak sartu zituen:Denborak. Argazkia:Joseba Barrenetxea Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Honekin lotuak